Hezkuntza Saila · 2026 / 2027
Prestakuntza Plataforma
Aukeratu prestakuntza-eskaintza bat hasteko.
Prest
BiziLab
Bizikidetza, Hezkidetza eta Aniztasuna · Inklusioa.
Sartu →
Prest
HeziLab
Irakurketa, Matematika, Zientzia, BeA Zuzendaritza, Metodologia eta Nazioartekotzea.
Sartu →
Prest
EHIKA
Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzaren Institutua: HIPI eta EUSLE programak.
Sartu →
© Hezkuntza Saila·Edukiak Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentziapean partekatzen dira.
Tresna hau adimen artifizialaren laguntzarekin egin da.
Bertsioa: v0 · Formazio eskaintza 2026/2027
📋

Formazio Eskaintzaren Aurkezpena

2026/2027 Ikasturtea · HEZILAB

Hezkuntza Sailaren ildo estrategikoak kontuan hartuta, dokumentu honen helburua BiziLabek, EHIKAk eta HeziLabek 2026-2027 ikasturterako prestatu duten prestakuntza-eskaintza jasotzea da, hezkuntza-sare osoari laguntza eskaintzeko eta ikasleen ikaskuntza-prozesuetan eragin zuzena izateko.

Eskaintza honek ikastetxe bakoitzaren hobekuntza-prozesuak laguntzeko tresna integratua izan nahi du, ikasgelako praktikan, talde-lanean, lidergo pedagogikoan eta antolaketa pedagogikoan eraginez. 2026-2027 ikasturtean arreta berezia jarriko da ikasleen konpetentzien garapenean eta, bereziki, emaitzak hobetzeko lehentasunezko hiru ardatzetan: irakurmena, matematika eta zientzia.

Aurtengo eskaintza aurreko ikasturteetako prestakuntza-eskaintzaren azterketatik, ikastetxeek egindako proposamenetatik eta identifikatutako beharretatik abiatuta eraiki da. Hala, proposamen berri hauek txertatu dira: BeA Figura Berriak, Eskola HoBeA, HEZI+, Zuzendarien Elkargunea eta Batxilergoa eraldatu!

Matrikulazioa. Matrikulazio-prozesua irailean egingo da, Heziketaren bidez. Zuzendariek soilik izango dute matrikulazioa egiteko eskumena.

Ildo estrategikoetako ubideak. Irakurketa, Matematika eta Zientziarako konpetentziak lantzen dituzten ubideetan, 2025-2026 ikasturtean parte hartu ez duten ikastetxeek bakarrik eman ahal izango dute izena.

Arduradunen eta irakasleen ubideen arteko lotura. Ikastetxeak Irakurketako, Matematikako edo Zientziako irakasleen 20 orduko ubidean parte hartzea erabakitzen badu, ezinbestekoa izango da arduradun bat ere (gutxienez bat) izendatzea eta arduradunen 30 orduko prestakuntzan izena ematea. Ardura horren betebeharra izango da formazioetara joatea eta bertan landutakoa gelaratzeko, irakasleak gidatzea. Baldintza hori bete ezean, ezingo da irakasleen ubidean parte hartu.

Parte-hartzaileen hautaketa. Ikastetxe bakoitzak erabakiko du nork parte hartu behar duen prestakuntza bakoitzean, prestakuntzaren helburua, hobekuntza-plana eta barne-antolaketa kontuan hartuta. Komeni da parte-hartzaileei aldez aurretik funtzioak eta ardurak jakinaraztea, eta koordinazio- nahiz transferentzia-denborak aurreikustea.

Transferentzia eta inpaktua. Prestakuntza jasotzen dutenek ikasitakoa eguneroko praktikan aplikatzeko eta ikastetxeko hobekuntza-prozesuarekin lotzeko ardura izango dute. Horretarako, ikastetxeek koordinazio-denborak, talde-lanerako espazioak eta barne-komunikaziorako bideak aurreikusi beharko dituzte.

HEZILAB

2026 / 2027 Formazio Eskaintza
Aukeratu prestakuntza-eremu bat eskaintza osoa ikusteko.

📅 Egutegia

2026/2027 prestakuntzen datak hilabetez hilabete.